sábado, 1 de noviembre de 2008

NATUR ZIENTZIAK

BIG BANG-a


Unibertsoaren sorrera Big Bang-ak ekarri zuen duela 13.500 eta 15.000 milioi urte inguru.
Leherketa handi baten ondoren, materia homogeneoa eta energia trinkoa izan zen. Materia guzti hori, oinarrizko elementuez osatutakoa, 10-35 segundu ostean inflazio kosmikoa deituriko prozesu baten bitartez hedatzen joan zen norabide guztietara. Momentu horretan quarks-gluone-en eraketa izan zen.
Unibertsoaren hazkundearekin,tenperatura behera egin zuen eta honen ondorioz quarks-ak eta gluone-ak elkarrekin lotu ziren barioiak sortuz (protoiak eta neutroiak bezala).Horrela izugarrizko partikula subatomikoak sortu ziren, eta geroxeago,300000 urte igaro ondoren, protoiak eta neutroiak elkartu zirenean heliozko eta hidrogenozko lehenengo atomoak sortu ziren.
Protoiak eta elektroiak partikula subatomikoekin talka egitean, neutroiekin eta quark-ekin ere elkartu ziren eta bestelako atomoak eratu ziren.
Big Bang-aren sorrera baino 400 milioi urte ondoren dentsitate handia zuten eremuak, grabitazio gune bihurtu ziren eta materia guztia horren alboan kokatu zen. Horrela planetak, izarrak, galaxiak eta nebulosak sortu ziren.
Planetak, izarrak… sortu zirenetik 5 milioi urte geroago galaxiak abiadura hartu zuten eta hauek zerbaiten talka egiten zuten, baina zientzialariek ez zekiten zhaztasunez zer ote zen. Gaur egun energia iluna bezala ikasten dugu, baina ez dakigu oraindik zahatz-mehatz zer den.
Hau guztia kontuan harturik Big Bang-ean zenbait aldi edo pausu izan zituela esan dezakegu:

• 1- Materia bai espazioa bai energia puntu batean kontzentraturik zegoen eta puntu horri jatorrizko atomoa deitzen da, gainera bere dentsitate eta tenperatura ikaragarri altuak izan ziren.
• 2- Materia horren hedapena: norabide guztietara urrunduz joan zen.
• 3- Partikula subatomikoak sortzen hasi ziren eta geroago atomorik simpleenak: Hidrogeno eta Helio atomoak.
• 4- Unibertsoa hedatzen zen neurrian bere tenperatura jaisten hasi zen. Norabide guztietara barreiatutako materia trinkotzen joan zen eta horrela egitura astronomiko guztiak sortzen joan ziren: Nebulosak,Galaxiak, Izarrak, Planetak…

ZER DA BLOG BAT?

http://Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da. Egile bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki publikatuz doaz bere blogean.