Lurraren inguruan biraka 50.000 objektu artifizial egon daitezkeela kalkulatzen da. (NASA)
Espazioko zabor deitzen zaie Lurraren inguruan biraka dabiltzan eta funtziorik betetzen ez duten objektu artifizialei. Espazioko zaborra gauza askok osatzen dute: kohete eta satelite zaharren zatiek, leherketen hondarrek, eta abarrek. Horien guztien kontrola izateko, zientzialariek segimendua egiten dute. Gaur egun, 10.000 objektu daude katalogatuta, baina 50.000 egon daitezkeela kalkulatzen dute; 100 tona zabor daude Lurraren inguruan biraka.
Hondakin gehien lurrazaletik 2.000 kilometrora dagoen orbitan daude. Orbita horretan, zabor-zatiak segundoko 7 eta 8 kilometroko abiaduran joan daitezke. Horregatik, nahiz eta txikiak izan, daramaten abiadurarengatik, kalte handiak eragin ditzakete, eta arriskutsuak izan daitezke funtzionamenduan dauden sateliteentzat edo hainbat espazio-misio aurrera eramateko.
Espazioko zabortegia osatzen duten puska horiek urteekin abiadura galtzen dute, eta Lurrerantz erortzen dira, baina atmosferarekin topatzean erre eta desagertu egiten dira gehienak. Bakar batzuk dira atmosfera zeharkatu eta Lurrera erortzeko bezain handiak.
Baina gizakiok espazioan jarri dugun zaborra gutxi ez eta, zaborra osatzen duten zatiek elkar jo, eta, hala, zati edo objektu gehiago sortzen dituzte. Egin dituzten kalkuluen arabera, 2055. urtetik aurrera, haien arteko talken ondorioz, objektu-kopurua esponentzialki handituko da, eta ia ezinezkoa izango da Lurretik espaziora ateratzea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Kaixo Ane!!!
ResponderEliminarHarrigarria iruditzen zait Lurraren inguruan hainbeste zabor egon ahal(50.000 objektu artifizial) izatea.Lurra kutsatzea nahikoa ez bada ere gizakiak espazioa kutsatzea erabaki du,erokeria bat dirudi baina errealitatea da.NASA-koek kontzientziatu egin beharko litzatekez eta neurriak hartu beharko lituzkete arazo honi aurre egiteko.